.

.

lunes, 25 de abril de 2016

Bihotza eta birikak aztertzen

Lehengo astean txerri baten zizkulazioa aparatua aztertzeko aukera izan genuen. Edurne irakasleak animali horren bihotza eta birikak erakutsi zizkigun. Bihotzean oso ondo ikusten ziren aurikulak eta bentrikuluak.
Ikasle batek bizikleta puzteko tresna sartu zuen laringean eta birikak puztu zituen.Handi-handiak jarri ziren, errealitatean, arnasa hartzen dugunean, gertatzen den bezala. Gero eskularruak jantzi eta organoak ikutu genituen.Hasieran nazka pixkat ematen zuen baina hori gainditu genuen eta denok ausartu ginen hori egitera.
Eskerrak eman behar diogu Edurne irakasleari, hain ondo esplikatzeagatik.Mila esker, Edurne! Gai hontaz beti gogoratuko ditugu zure azalpenak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario